Linea Erregularrak

CUADRABUSEN 10 AHOLKU AUTOBUSEZ BIDAIATZERAKO ORDUAN

09 Aug 2017

Autobusa, eskaintzen duen praktikotasuna, efizientzia eta prezio baxuak direla eta, erabiltzaile askorentzat garraiobiderik gustukoena da. Autobusa modu ekonomikoan bidaiatzeko aukerarik onenetakoa da, baina prezioaz gain, badaude kontuan izan beharreko beste abantaila batzuk. Egun, autobus askok, CuadraBusenak barne, ekipamendu modernoak dituzte, komunak, jesarleku zabal eta erosoak, entxufeak eta wifi zerbitzua ere bai. Hala, CuadraBusetik autobus bidaia bat hasi aurretik zein bidaian zehar kontuan izan beharreko 10 aholku ematen dizkizu.

Bidaia hasi aurretik:

1. Denborarekin erreserba egitea eta deskontuak aprobetxatzea: CuadraBusek eskaintzen duen flota berriari esker, erosotasuna nabamen hobetu egin da salmenta bideei dagokionez, izan ere, erabiltzaileek txartel-leihatilan, web orrialdean, mugikorretarako aplikazioan edota auto-salmentarako makinetan eskuratu ahal baitituzte beraien txartelak.
2. Txartelak eta dokumentazioa berrikustea: oso garrantzitsua da aldez aurretik bidaiarako beharrezkoa dugun dokumentazioa errebisatzea (NAN edo pasaportea) eta beharrezkoa izanez gero, txartelak ere inprimatuta izatea.
3. Geltokira denborarekin hurbiltzea: autobusa irten baino ordubete edota gutxienez, ordu erdi arinago geltokian izatea aholkatzen da, autobusa aurkitu eta maletak lasaitasunez kokatzeko.
4. Ekipajea markatu eta arina izatea: beste bidaiaririk ez molestatzeko eta askatasun zein mugikortasun sentsazio gehiago izateko helburuarekin. Era berean, oso garrantzitsua da maletak izen-abizenekin eta helbidearekin markatzea eta gure azken geldialdiaren arabera kokatzea maletategian. CuadraBusen autobus flota batek bideo-zaintza zerbitzua eskaintzen du bere maletategietan, erabiltzaileei segurtasun gehiago emateko xedearekin.
5. Jesarlekua ondo hautatzea: erraz mareatzen diren erabiltzaileentzako lehenengo jesarlekuak dira egokienak, era berean, atzeko atera heldu baino aurretik aurkitzen diren azken jesarlekuak dira onenak, etzan eta deskantsatzeko.

Bidaian zehar:

1. Eroso bidaiatzea: arropa eta oinetako estuak ekiditu egin behar dir . Jantzi erosoak eta tenperatura aldaketetarako egokiak direnak eraman. Era berean, bidaia luzeetan, bururdi bat eramatea aholkatzen da, baita eguzkitako betaurrekoak edota lo egiteko karatula bat.
2. Entretenimendu edota denbora-pasarako artikuluak eramatea: CuadraBusen autobus flota berriak entretenimendurako eskaintzen duen zerbitzu pertsonalizatu eta berritzaileari esker, erabiltzaile bakoitzak gustukoen duena aukeratu dezake (pelikulak, serieak, jokoak…), baita mahai-jokoak, prentsa eta doako wifi zerbitzua ere. Hala ere, entretenimendurako bestelako gailu edo objektuak eramatea gomendatzen da (liburuak, aldizkariak, filmak, musika, bideo-jokoak…). Garrantzitsua da entzungailuak eta kargagailuak eramatea, autobusek eskaitzen duten eskaintza zabalari probetxua ateratzeko.
3. Janaria eta edaria eramatea: gomendagarria izaten da ogitarteko txiki bat edota fruitu lehorrak eramatea. Edariari dagokionez, aukerarik onena ura da, gasa duten edariak baztertuz.
4. Hanka, beso eta lepo-ariketak egitea: CuadraBuseko autobusek, bestelako ekipamenduen artean, komunak, segurtasun-uhalak dituzten eta hanketan espazio zabalagoak dituzten eserlekuak, mugikortasun gutxitua duten pertsonentzako egokitutako eserlekuak… eskaintzen dituzte. Hala ere, garrantzitsua da, orduro edo bi orduro, hankak, besoak eta orohar gorputz-enborreko luzaketak egitea, giharren uzkurtzea ekiditzeko.
5. Ezinbestekoen nezeser bat eramatea: garrantzitsua da baita nezeser txiki bat eramatea oinarrizko garbitasun produktuekin, besteak beste, krema hidratatzailea, ezpainetako baltsamoa, hortzetako eskuila eta pasta, eskuzapi hezeak, desodorantea eta kolonia lagin txiki bat.