AUTOBUSES CUADRA emakumeen aurkako biolentziarekiko konpromisoa aitortzen du.
Autobus alokairuko enpresak bihar puntu lilak jarriko ditu bere flota osoan
AUTOBUSES CUADRA bere flota osoan jarriko ditu puntu lilak emakumeen aurkako biolentziaren sinbolo gisa. Bihar, azaroak 25 emakumeen biolentziaren aurkako eguna dela medio puntu horiek kokatuko dira. Autobus alokairuko enpresa honek sinbolo honen erakusketarekin, biolentzia mota honen aurkako konpromisoa aldarrikatzen du. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak dira biolentzia mota honen kausa nagusiena, erabat onartezina izanik.
AUTOBUSES CUADRA-ren inplikazioa orain dela gutxi saritu du Emakumearen Euskal Institutuak (EMAKUNDE), Berdintasunaren entitate kolaboratzaile gisa bermatzen beste enpresa batzuekin batera.