Linea Erregularrak

Bidaiarien gunea


Bizikletak eta bestelako ekipaje bereziak garraiatzea


Bidaiaren baldintzak

Bizikleta batekin edo surf-taulak bezalako beste objektu batzuekin bidaiatzeko, ondo bilduta eta garraiatzeko prest egon behar dute.
Gogoratu irteera baino gutxienez 10 minutu lehenago agertu behar duzula.

Guztira 3 bizikleta onartzen dira autobus bakoitzeko (bat txartel bakoitzeko).
Garraiorako prestatutako zorro batean joan behar dute, ondo lotuta.

Bizikletentzako lekuak

Bestelako ekipamendu bereziak: tarifa eta baldintza berberak aplikatuko zaizkie goian deskribatutakoen pareko, antzeko edo parekagarriak diren kirol- eta aisia-ekipamendu eta -osagarri guztiei, baldin eta beren neurriengatik edo ezaugarriengatik autobusaren bodegan joan behar badute. Bilduta joan behar dute garraiatzeko.


Konektatu zure ordenagailu eramangarria eta kargatu mugikorra

Orain zure gailu elektrikoak konektatuta bidaia dezakezu, bidaiaz are gehiago gozatzeko. Kargatu mugikorra eta entxufatu ordenagailu eramangarria. Nahi duzuna. Zure eserlekuan aurkituko duzun banakako entxufea erabili besterik ez duzu.



Adingabeak, zaintzarik gabe

1. aukera: adingabea bakarrik doa
Adingabea bakarrik joango da autobusean; beraz, garraioa aitaren, amaren edo tutorearen erantzukizun osoaren pean egiten da, hura artatuko duen langile laguntzailerik gabe. Horretarako, deskarga daitekeen dokumentua beteta eta sinatuta entregatu behar da geltokiko leihatilan.

Deskargatu inprimakia

2. aukera: adingabea zainduta doa
Gidariak zainduko du adingabea: dagokion eserlekuan kokatuko du, autobusera igotzea eta hartatik jaistea kontrolatuko du, eta inprimakian adierazitako pertsonari entregatuko dio. Horretarako, deskarga daitekeen dokumentua beteta eta sinatuta entregatu behar da geltokiko leihatilan.

Deskargatu inprimakia

3. aukera: adingabea langile laguntzailearekin.
Adingabea bidaia-laguntzaile batekin joango da une oro, ibilbide osoan. Laguntzaileak dagokion eserlekuan kokatuko du, autobusera igotzea eta hartatik jaistea kontrolatuko du eta inprimakian adierazitako pertsonari entregatuko dio, adingabeak izan dezakeen edozein behar konponduz. Horretarako, deskarga daitekeen dokumentua beteta eta sinatuta entregatu behar da geltokiko leihatilan.

Deskargatu inprimakia


Balio handiko objektuentzako segurtasun-zerbitzua

Gure autobusek gune itxi bat dute zure balio handiko gauzak gordetzeko. Horrela, zure objektua babestuta eta zainduta egongo da une oro, galerak eta lapurretak saihestuz. Horretarako, inprimaki bat bete eta gure leihatiletan entregatu behar duzu.
Galeraren edo bestelako edozein gorabeheraren kasuan, enpresak eskudirutan ordainduko dizu, objektuaren kg-tako pisuaren arabera. Informazioa adierazteko inprimaki bat bete beharko duzu.


Adingabeak eta haurdunak: segurtasun-gailuak

Segurtasun-kontrolak gainditu dituzten haurrentzako eserleku homologatuak eta haurdunentzako segurtasun-uhalak ditugu.

Gailu generikoak autobusetan dituzu eskuragarri, baina gomendagarria da Bilboko, Haroko eta Logroñoko bezeroarentzako arreta-leihatiletan jasotzea.

Zalantzarik baduzu, galdetu iezaguzu bidaia egin aurretik leihatiletako telefonoetan.


Ontziratutako entretenimendu-sistema

Lineari atxikitako autobusetan multimedia-edukia atzitu ahal izango duzu zure gailu pertsonala erabiliz, inolako instalaziorik egin beharrik gabe, eta horrela filmak, telesailak, liburuak, musika, bideojokoak eta abar gozatu ahal izango dituzu.

Zure bidaian eduki jakin bat izan nahi baduzu, eskatu iezaguzu gure helbide elektronikoan info@cuadrabus.com

Zure gailu mugikorra (smartphonea, tableta edo ordenagailu eramangarria) ez badaramazu, Bilboko, Haroko eta Logroñoko gure leihatiletan maileguzko gailuak eskaintzen dizkizugu, baita bestelako entretenimendu-gailu bereziak ere. Bidaia baino minutu batzuk lehenago, joan geltokietako gure leihatiletara eta eskatu; gure lankideek beharrezko argibideak emango dizkizute, ontziko aisialdi-eskaintza osoaz goza dezazun.

Gainera, ontzian bestelako entretenimendu-aukerak ere badituzu, zuzenean autobusaren barruan aurkituko dituzunak: mahai-jokoak, aldizkariak eta egunkariak.


Kontatu zure esperientzia



Erosteko bideak

Webgunearen bidez

Modu erosoa
eta erraza aukeratzeko
nola bidaiatu

Mugikorreko aplikazioak

Deskargatu APPa
eta erosi
mugikorretik

Autosalmenta-makinak

Salmenta-makinak
Bilboko, Haroko eta
Logroñoko geltokietan