AUTOBUS BIDAIARIAK BERRIRO ERE GORA EGIN ZUTEN 2018ko AZAROAN
INEk (Espainiako Estadistika Institutua) gaur argitaratu duen bezala, 437,1 milioi bidaiari edo gehiagok garrario publikoa erabili zuten azaroan, 2017koarekin konparatuz %2,4ko diferentzia positiboa duelarik.
Hiriko eta hiriarteko garraioak urteko tasan %2,5 gora egin zuen. Hiriartekoan, aireko garraioak jasandako igoera (%7,3) nabarmentzen da.
Beste alde batetik, azaroaren eta urriaren artean garraio publikoa erabili duten bidaiarien arteko aldaketa-maila %-6,3-koa da.
Hiriarteko garraioa
118,9 milioi bidaiari baino gehiagok erabili izan dute hiriarteko garraioa azaroan eta, pasaden urteko hilabete berarekin konparatu ezkero %2,5eko gorakada suposatzen du.
Garraio motari dagokionez, airekoak %7,3-ko gorakada izan zuen, autobusak %3,1 , trenbideak %1,7 eta itsasokoak, aldiz, %0,5.
Aldirikoak %3,6 gora egin zuen autobusari dagokionez eta %1,2 trenbideari dagokionez. Distantzia erdiak, berriz, %2,1 autobusean eta, %3,7 trenean.
Azkenik, distantzia handiak %2,0 hazi ziren autobus bidezko garraioan eta %8,8 trenbidean. Azken honetan, AVEk %9,0 gora egin zuen.
Iturria: http://confebus.org