Linea Erregularrak

CUADRABUSEK, BILBO ETA BASTIDA LOTZEN DITUEN ZERBITZUA INDARTUKO DU IGANDEAN, EKAINAK 18, ARABA EUSKARAZ DELA ETA

09 Jun 2017

• Bastidara joateko zuzeneko autobusak 8:45, 9:15 eta 9:45tan irtengo dira Bilbotik eta bueltatzekoak, aldiz, 18:30, 19:10 eta 19:30etan aterako dira Bastidatik.

• Txartelen prezioa 10,65 eurokoa izango da (joan-etorria) eta honako lekuetan eskuratu ahal izango dira: Bilboko Termibus geltokian, Cuadrabus lineasen App-an edota www.cuadrabuslineas.com web orrialdean.

Pasa den maiatzaren 8an, Cuadrabusek Bilbo eta Logroño lotzen dituen eta Haron ere geratzen den linea berria inauguratu zuen. Linea berri honi esker, bidaiariek zerbitzu eta maiztasun hobeagoez gozatu ahal dute eta gainera, bidaia txartelaren prezioa ere murriztu egin da.

Hala, Cuadrabusek Arabako Errioxako hainbat herriri ematen die zerbitzua, horien artean Bastidari. Datorren igandean, ekainak 18, Bastidan ospatuko da hain zuzen ere 2017ko Araba Euskaraz. Hori dela eta, Cuadrabusek, Bilbo eta Bastida zuzenean lotzen dituen zerbitzua indartu egingo du.

Bastidara joateko zuzeneko autobusak 8:45, 9:15 eta 9:45etan irtengo dira Bilbotik eta bueltatzekoak, aldiz, 18:30, 19:10 eta 19:30etan aterako dira Bastidatik.

Txartelen prezioa 10,65 eurokoa izango da (joan-etorria) eta honako lekuetan eskuratu ahal izango dira, besteak beste: Bilboko Termibus geltokian, Cuadrabus líneasen App-an edota www.cuadrabuslineas.com web orrialdean.

CuadraBus, 40 urte baino gehiagoko esperientzia

40 urtetik gorako esperientziak, Cuadrabusek sektorean duen ibilbidea bermatzen du eta eskaintzen duen zerbitzua, xehetasunen kalitatean eta pertsonen beharrei aurre hartzen jakitean oinarritzen da.

CuadraBusek,Amurrio (Araba), Bergara (Gipuzkoa) eta Etxebarrin (Bizkaia) dituen egoitzetan eta Gasteiz, Laudio eta Aguraingo nabeetan, eta astelehenetik aurrera Logroñon izango den nabean ere, estatu nahiz nazioarte mailan, eskatu ahalako zein linea erregularreko autobus-zerbitzua ematen duten ibilgailu flota zabala biltzen du.Mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak dira gehienak; zerbitzu erregularreko autobusek 7 eta 70 eserleku bitartean dituzte, eta 116 eserleku arte, berriz, lotura gisa funtzionatzen duten hiri-autobusek. Horiez gain, GLP bidezko autobus hibridoak daude, hots, zarata gutxiko erregai ekologikoaz mugitzen direnak.

Halaber, Cuadrabusek ingurune soziala, ekonomikoa eta ingurumenarekin lotutako espazioak hobetzeko asmoz lan egiten du, eta hortaz, aspalditik, gizarte erantzukizun korporatiboaren muinpean garatzen du bere jarduera guztia. Izan ere, Cuadrabusekin lotutako bezero, kolaboratzaile, administrazio, sektoreko eragile eta tokiko elkarte guztiek enpresako ekintza guztietan erabateko berme eta konpromiso etikoa dute.