Linea Erregularrak

CUADRABUSEK ALTUBE ASOZIAZIOAREKIN ELKARLANEAN KOPAREN FINALERA JOATEKO ALAVESAREKIN

03 Apr 2017

Unibertsitateko Altube Asoziazioa eta Cuadrabusek elkarrekin Madrilera bidaiatzeko hainbat aukera emango dituzte. Bidaiaren zergatia Deportivo Alaves futbol taldea animatzea da Errege Kopako finalean, Bartzelonaren aurka jokatuko dutena maiatzaren 27an Vicente Calderon zelaian. Horretarako Cuadrabusen lankidetzarekin kontatzen du, bere ibilgailuak ikasle organizazio honen ekimenaren alde jarriz.

Altube asoziazioa bere web orrian argitaratu du kartel bat zeinetan bidaiatzeko 3 aukera adierazten diren. Lehenengoak egun berean joan eta etortzea eskaintzen du partidua ikusi eta gero. Beste bi aukerek Bidaia erlaxatuagoa proposatzen dute, bata partidaren egunean joanez eta hurrengo egunean itzuliz eta bestea partida baino egun bat lehenago heldu eta partidua amaitzean itzuli.
Elkarlan honekin Cuadrabus eta Altubek arabar guztiak animatu nahi dituzte, bereziki unibertsitateko kolektiboa, bere taldea airetik altxatzera beraien lehen kopako titulua konkistatzen.