Linea Erregularrak

AUTOBUS BIDAIARIAK BERRIRO ERE GORA EGIN ZUTEN 2018ko AZAROAN

14 Jan 2019

INEk (Espainiako Estadistika Institutua) gaur argitaratu duen bezala, 437,1 milioi bidaiari edo gehiagok garrario publikoa erabili zuten azaroan, 2017koarekin konparatuz %2,4ko diferentzia positiboa duelarik.

Hiriko eta hiriarteko garraioak urteko tasan %2,5 gora egin zuen. Hiriartekoan, aireko garraioak jasandako igoera (%7,3) nabarmentzen da.

Beste alde batetik,  azaroaren eta urriaren artean garraio publikoa erabili duten bidaiarien arteko aldaketa-maila %-6,3-koa da.

Hiriarteko garraioa

118,9 milioi bidaiari baino gehiagok erabili izan dute hiriarteko garraioa azaroan eta, pasaden urteko hilabete berarekin konparatu ezkero %2,5eko gorakada suposatzen du.

Garraio motari dagokionez, airekoak %7,3-ko gorakada izan zuen, autobusak %3,1 , trenbideak %1,7 eta itsasokoak, aldiz, %0,5.

Aldirikoak %3,6 gora egin zuen autobusari dagokionez eta %1,2 trenbideari dagokionez. Distantzia erdiak, berriz, %2,1 autobusean eta, %3,7 trenean.

Azkenik, distantzia handiak %2,0 hazi ziren autobus bidezko garraioan eta %8,8 trenbidean. Azken honetan, AVEk %9,0 gora egin zuen.

Iturria: http://confebus.org