Linea Erregularrak

Bidaiariaren eremua


Bizikleta eta beste ekipaje berezien garraioa


Bidaiaren baldintzak

Bizikletarekin edo beste objektu bereziekin bidaiatzeko (adibidez surf taulak), hauek ondo paketatuta egon beharko dira bidaiarako. Gogoratu irteera baino 15 minutu lehenago presentatu behar zarela gutxienez.

Gehienez 4 unitate baimentzen dira (txartel bakoitzeko bat).
Garraiorako zorro batean joan beharko dira seguru.

Bermatu zure erreserba bidaiatu baino lehen.

Beste ekipamendu bereziak: tarifa eta baldintza berak aplikatuko dira kirol eta/edo aisiarako ekipamendu eta osagarri guztientzat. Lehenago deskribatutakoak bezalakoak badira ezaugarri edo dimentsioetan autobusaren sotoan joan beharko dira bidaiarako ondo paketatuta.

Bizikletarekin bidaiatu


Zure portatila konektatu eta mugikorra kargatu

Orain bidaiatu dezakezu zure aparatu elektronikoak konektatzen bidaia gehiago disfrutatzeko. Mugikorra kargatu eta portatila konektatu. Nahi duzuna, zure eserlekuan aurkituko duzun banakako entxufea erabiliz.


Adin txikiko bidaiariak

1. aukera: Adin-txikikoak bakarrik bidaiatzen du.
Adin-txikikoa bakarrik bidaiatuko du autobusean eta ez du laguntzailerik izango bere zainketarako, horregatik garraioa aita, ama edo tutorearen erantzukizunaren menpe egongo da. Dokumentu bat bete beharko dute non informazioa adierazten duten.

Inprimakia jaitsi

2. aukera: Adin-txikikoak bakarrik bidaiatzen du – gainbegiratua
Bidaiariak bere umea autobusean bidali dezake. Adin-txikikoa gidariak gainbegiratuko du, dagokion eserlekuan jarriz, autobuseko igoera eta jaitsiera kontrolatuz, eta dagokion pertsona jaso egiten duela begiratuz. Informazioa adierazten duen dokumentu bat bete beharko dute.

Inprimakia jaitsi

3. aukera: Adin-txikikoa lagunduta – zaintzailearekin
Zerbitzu honetan adin-txikikoa lagunduta egongo da bidai osoan zehar. Bere eserlekuan jarriko du, autobuseko igoera eta jaitsiera kontrolatuz eta dagokion pertsona jaso egiten duela begiratuz, edozein premia duela gainbegiratuz. Informazioa adierazten duen dokumentu bat bete beharko dute.

Inprimakia jaitsi


Baliozko objektuen segurtasun zerbitzua

Gure autobusek leku itxi bat daukate non erabiltzaileek nahi duten baliozko pertenentzia gorde ahal dute. Horrela bermatuko dira bere objektua gainbegiratua eta babestua dagoelaz, galerak eta lapurretak saihestuz. Beharrezkoa izango da inprimaki bat betetzea eta gure lehiatiletan entregatzea.

Galera edo beste arazorik izatekotan, enpresak diru fisikoan kargu egingo da objektuaren balioaz bere pisuaren arabera. Beharrezko informazioa daukan inprimakia bete beharko da.


Umeak eta emakume haurdunak: segurtasun gailuak

Umeentzako eserleku homologatuak eta haurdunentzako segurtasun uhalak dauzkagu, segurtasun kontrolak gainditu dituztenak.

Gailu orokorrak autobusetan eskuratu daitezke; hala eta guztiz ere, gure aholkua gailu hauek Bilboko, Haroko eta Logroñoko lehiatiletan eskuratzea da.

Bidaiaren aurretik edozein zalantza izanez gero, autobus geltokietako ofizinetan edota gure telefonora deituz argitu ditzakezu.


Entretenimendua bidaiatzean

Gure autobusetan multimedia edukiaz gozatu dezakezu zure gailu elektroniko pertsonala erabiliz eta inolako instalaziorik egin gabe. Modu honetara, pelikulak, telebista saioak, liburuak, musika, bideo-jokoak eta beste hainbat eduki eskuragai izan ditzakezu.

Zure bidaian kontzeptu espezifiko batez gozatu nahi izatekotan, jarri zaitez gurekin kontaktuan info@cuadrabus.com helbidera idatziz.

Bidaiatzerako orduan, zure gailu mugikorra eraman ezean (Smartphone-a, tableta edota ordenagailu portatila), gure Bilboko, Haroko eta Logroñoko lehiatiletan gailu hauetaz gozatzeko aukera ematen dizugu, baita beste hainbat entretenigarriak diren gailuez ere. Eska itzazu zure bidaia aurretik gure autobus geltokietako ofizinetan, eta gure lankideek zerbitzu hauetaz gozatzeko informazio guztia emango dizuete.

Guzti hau gutxi bada ere, beste hainbat aukera dauzkagu bidaia entretenigarria izan dadin, azken hauek autobusaren barnean aurkitzen dira; hala nola, mahai jokoak, aldizkariak eta egunkariak.


Zure esperientzia kontaguzu



Erosketa kanalak

Web-aren bidez

Nola bidaiatzea aukeratzeko era erraz eta erosoa

Mugikorrerako aplikazioak

APP-a jaitsi eta mugikorraren bidez erosi.

Salmenta makinak

Bilbo, Haro eta Logroñoko geltokietan makina saltzaileak